Musika fusioa eta bizipoza Gabacho Maroconnection taldearen eskutik, atzo, Espoloian

Larraitz Zeberio Lekuona 2015eko uztailaren 18a

Gabacho Maroconnection Bergarako Espoloian.

Berumuga musika zikloaren barruko hirugarren talde gonbidatuak jazzaren eta musika afrikarraren arteko fusioa eskaini du Bergaran.

Ordu eta erdiko kontzertua eskaini zuen, atzo, Gabacho Maroconnection taldeak Espoloian. Fusioa egiten du zortzi lagunez osatutako taldeak; jazzaren eta musika afrikarraren arteko fusioa. Doinu etnikoak dira nagusi eta horrekin batera afrikar musika tresna ugari, batez ere perkusioarekin lotutakoak.

Doinu eta irrintzi etnikoak saxoen bakar-saioekin uztartzen dituzte Gabacho Maroconnection taldekoek. Taldea bera da fusioa; jatorri frantziarreko, espainiarreko eta marokoar-eko kideak ditu, eta nahasketa emaitza atseginekoa da.

Zortzikoa gustura aritu zen eszenatoki gainean erritmo biziko kantuak hainbat azalpenekin eta aurkezpenekin tartekatuz.

Bizipoza kutsatzen du Gabacho Maroconnection taldeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak