Ikusmina zegoen Ipintzan izan ere udako futbol txapelketako hiru finalak jokatu ziren atzo. Batera jokatu ziren zazpiko futboleko nesken zein beteranoen finalak. Nesken txapelketan Matadas taldea nagusitu zitzaion Kiusnes taldeari 4-0 irabazita.
Beteranoetan, berriz, The Purple taldeak irabazi du txapelketa Osintxu taldeari 3-2 irabazita.
Jarraian etorri zen futbol hamaikako finala. Ezdakiu taldea nagusitu zen Getokuak taldeari 0-3 irabazita.
Hala, aurten, txapeldunak dira Matadas, The Purple eta Ezdakiu taldeak.
Sari bereziak
Finalak amaitutakoan egin zuten Ipintzan sari banaketa. Antolatzaileek, lehenik eta behin, eskerrak eman zituzten. Txapelketan parte hartu duten talde guztiei eman zizkieten eskerrak, eta bereziki urtero parte hartzen dutenei.
Garaikurrak banatzeko txanda etorri zen gero. Hamabi banatu zituzten talde txapeldunendako eta azpi-txapeldunendako bana, eta txapelketa bakoitzeko atezain eta jokalari onenei.
Nesken txapelketan Matadas taldeko Uxue Ezpeletak jaso du atezain onenaren saria, eta jokalari onenarena Kiusnes taldeko Ainhoa Etxeberriak.
Beteranoen txapelketan atezain onenaren saria Osintxu taldeko Jon Alberdi Atxurirendako izan da, eta jokalari onenarena The Purple taldeko Unai Agirrerendako.
Futbol hamaikako txapelketari dagokionean atezain onenaren saria Ezdakiu taldeko Mamadik jaso du, eta jokalari onenarena Getokuak taldeko Julen Aranburuk.