Berak margotutako 250 tutu eta apropos aukeratutako musika; horiek erabili ditu Bergaran bizi den artista arrasatearrak bere azken performancea egiteko. Atzo izan zen ikuskizuna eta Munibe ia bete zen; harrera oso ona izan zuen gerturatu ziren ezagun zein herritarren artean.
Hori horrela, gaur eta bihar ere performancea egiteko intentzioa du Arantzabalek, beti ere, eguraldiak laguntzekotan; tutuak busti ezkero hondatu egiten dira-eta.