Asteburuan izango dira jaiak Santa Marinan

Julen Iriondo 2015ko uzt. 16a, 17:30
Lord Witch taldeak kontzertua egingo du domekan.

Askotarikoak egongo dira Santa Marinako jaietan. Hona hemen egitaraua.

Uztailak 17, barikua

  • 19:00etan: Trikitilariek alaitutako pintxo-potea eta boccia.
  • 22:00etan: Dantzaldia Etxalarko plazan.

Uztailak 18, zapatua

  • 13:00etan: Sevillanak eta urdaiazpiko ebakitzea. Triki poteoa Matxiategin.
  • Arratsaldean zehar: Auzoko tabernetan karta txapelketak: mus, tute eta poker.              
  • 17:00etan:     Neska-mutikoentzat piragua jarduerak Santa Marinan. Infernokua tabernan alemaniar saltxitxak dastatzeko aukera musika talde batekin.
  • 18:00etan:     Bolo, toka eta igel txapelketak jubilatuetan.
  • 19:00etan:     Meza Santa Marina elizan. Aritzeta abesbatzaren emanaldia.
  • 21:00etan:     Auzo afaria Matxiategin musikarekin.
  • 23:00etan:     Dj-arekin dantzaldia Matxiategin.
  • 02:00etan:     Txokolate jana.

 Uztailak 19, domeka

  •  11:00etan: Gaztetxo, ezkongabe eta ezkonduen arteko futbol txapelketa Agorrosinen. Parte hartzaileentzat luntxa.
  • 11:30ean: Udal Musika Bandaren kalejira.
  • 12:00etan: Udal Musika Bandaren kontzertua, Udal pilotalekuan.
  • 13:15ean: Denontzako barbakoa poligonoan.
  • 13:30ean: Arantza eta Pantxoren kantaldia, Matxiategi kalean.
  • 17:00etan: Apar jaia frontoian. Kukañak Etxalarren.
  • 20:00etan: Kontzertua Irala kalean: Lord Witch, Idoia Bediaga, Los Herzog.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak