Bergarako udako futbol txapelketako finalak gaur Ipintzan

Julen Iriondo 2015ko uzt. 16a, 21:14
Zelai osoko finaleko bi taldeak: Ezdakiu, urdinez, eta Getokuak, gorriz.

18:45ean hasiko dira lehenengo neurketak Ipintzan. Zazpiko futboleko nesken eta beteranoen finalak jokatuko dira aurrena: nesketan, Matadas eta Kiusnes egongo dira aurrez aurre, eta beteranoetan, The Purple eta Osintxu. 19:45ean, berriz, Getokuak eta Ezdakiu taldeen arteko finala hasiko da, zelai osoan. 

Martitzenean jokatu zituzten finalerdiak, eta emozio handiko partiduak izan ziren. Aurrenekoan, Santana River eta Ezdakiu aritu ziren lehian. Bigarrenak aurreratu ziren lehen zatian, baina Santana Riverrek bi gol egin zituen bigarrenean, eta finalerako txartela esku-eskura izan zuten; arauzko denbora betetzear egin zuten binakoa Ezdakiukoek. Penaltietan erabaki zen, beraz, lehia, eta hor lan bikaina egin zuen Ezdakiuren atezainak, lehen hiru penaltiak geratu eta taldeari sailkapena emanda –botatakoak hirurak sartu zituzten.

Beste finalerdian, 3-0 aurreratu zen Getokuak; SkaLibur 3-2 jarri zen, baina azken minutuan laugarrena egin zuten gorriek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak