Kontzertua laukote moduan egin zuen Ainara Ortegak: Iñaki Salvador, pianoan; Hasier Oleaga, baterian; eta Javier Mayor, kontrabaxuan. Euskaraz eta gazteleraz gainera, ingelesez eta portugaleraz ere abestu zuen Donostiako musikari eta abeslariak.
'Scat', diska berria
Orain dela hilabete gutxi kaleratu zuten 'Scat' diskoa aurkeztuko zuen Ainara Ortega abeslariak. Scat-ak jazzean ohikoak diren inprobisazio bokaletan erabiltzen diren keinu edo jolasak dira, eta horregatik jarri dio izenburu hori azken lanari.