Bedeinkatu dituzte ibilgailuak Aldai-Egiako auzotarrek

Ander Larrañaga 2015ko uzt. 10a, 17:12

Gaur, San Kristobal eguna izanda, meza ostean auto eta traktoreen bedeinkapena egin dute Aldai-Egian. Urteko hitzordu garrantzitsuenetako bat bilakatu da eta, oraingoan ere, herritarrak zein inguruko baserritarrak euren ibilgailuak bedeinkatzera hurbildu dira San Kristobal ermitara. Jai-giro herrikoia izan da nagusi; lagun artean bapo jan eta edan dute bertan batutakoek. Eta horrekin batera, asteburuan zehar, askotariko ekintzez eta parrandaz gozatzeko aukera izango dute auzotarrek.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak