Pasa den asteburuan parte hartu zuten Dordoka eta Kemen elkarte gipuzkoarrek Espainiako elkarteen arteko boccia txapelketan, Mataron. Elkarteen kategorian, Dordokak laugarren postuan amaitu zuen; Kemen eta Dordokaren artean egindako elkarteak, berriz, zortzigarren postua eskuratu zuen.
Bederatzi talde ibili ziren denera lehian Espainiako Txapelketan.