Aquaparkera eta Debara joateko izena eman daiteke gaztelekuan

Julen Iriondo 2015ko uzt. 9a, 16:40

Aquaparkera Arcachonera joango dira; Deban, berriz, surf ikastaroa egingo dute, Mendaron gaua pasatu eta gero. Hurrengo bi asteburuetan izango dira irteerok, eta izena oraingoan eman behar da.

Xabalote gaztelekuak hilaren 18an, hurrengo zapatuan, egingo du Arcachongo aquaparkera irteera. Badira zortzi bat urte irteera hori egiten dutela, eta klasiko bilakatu da ondorioz. 06:00etan irtengo dira gazteak begiraleekin Bergaratik, eta 21:00ak ingururako bueltatuko dira. Irteera honen prezioa 20 euro da.

Eta hurrengoan Debara

Hurrengo asteburuan Debara izango da irteera. Hilaren 24an 15:00etan irtengo dira; Mendaron lo egin eta zapatu goizean surf ikastaroa edukiko dute Deban. Eguerdirako Bergarara itzuliko dira. 25 euro balio ditu irteera honek. Izena Jardunen edo gaztelekuan eman daiteke, bihar –barikua– edo zapatuan –19:00etatik; 23:00ak arte egongo da irekita–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak