Mikel Linazisoro bergarrara Europako eskalada txapeldun

Mireia Bikuña 2015eko uztailaren 9a

16 urtetik beherakoendako Europako eskalada txapelketa irabazi zuen ekainean Edinburgon. Orain gogor entrenatzen dihardu iraileko Munduko Txapelketa prestatzen.

Ekainaren 13an eta 14an jokatutako txapelketan lehia estua izan zuen Sam Avezou frantziarrarekin. Biak heldu ziren finalera. Antolatzaileek zehaztutako ibilbidean gorago heldu zen bergararrak eta horrek eman zion txapelketa.

 Europako txapelketaren ostean irailean jokatuko den Munduko txapelketa dauka buruan. 16 urtetik beherakoen artean maila handia dagoela onartu arren, paper ona egiteko esperantza dauka Linazisorok, eta gogor entrenatuko du hori lortzeko.

Munduko txapelketaren aurretik baina, Europako kopako azken proba jokatu beharko du Austrian abuztuaren 8an eta 9an. Europako kopa hiru probak osatzen dute: Dornbirnen hirugarren sailkatu zen eta Imsten lehenengo lekuan. Filip Schenk eta Nathan Martin dira bere aurkari indartsuenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak