Egun osoko irteera izango da domekan Nafarroan egingo dutena, 07:00etan frontoi paretik autobusez irtenda. Gaur –eguena– eta bihar ere badago oraindik izena emateko aukera; Pol-Polen bulegoan egin behar da, 19:00ak eta 20:00ak artean, 20 euroren truke.
Batzar orokorrari dagokionez, 19:00etan izango da lehen deialdia, eta 19:30ean bigarrena. Ondorengo gaiak landuko dituzte batzarrean: 2014/2015 sasoiko jarduerak; elkartekideen eta federatuen kopuruak; sasoiko balantze ekonomikoa; eta lokala erosteko proposamena.