Ikasturte bukaera ospatu eta matrikulazio epe berria iragarri dute Helduen Eskolakoek

Julen Iriondo 2015eko uztailaren 9a

Bergarako Helduen Eskolak irteera egin du Nafarroara, ikasturte bukaera ospatzeko. Horrez gain, iragarri dute irailaren 1etik 15era egongo dela aukera ikasturte berrirako matrikula egiteko.

Leireko monasterioa, Zangoza eta Xabierko gaztelua bisitatzen izan dira Bergarako Helduen Eskolakoak.

Irailarekin irekiko dute matrikulazio epe berria, eta ikasleek hizkuntzak, informatika eta Euskal Herriko arteari buruz ikasteko eta DBHko titulua ateratzeko aukera izango dute, baita goi zikloetarako sarbide froga prestatzekoa ere.

Interesa dutenentzako telefono zenbakia: 943-76 44 52.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak