Elorregin neurtu zuten atzoko tenperatura altuenetakoa: 36,5 gradu

Goiatz Arana Begiristain 2015eko uztailaren 7a

Datozen egunetarako Euskalmeten eguraldi iragarpena.

Eusko Jaurlaritzako Meteorologia Zuzendaritzatik berri eman dutenez, Espejon (Araban) izan zuten atzo, astelehena, EAEko tenperaturarik altuena: 38,6 gradu. Eta gertu ibili ziren beste hainbat udalerri ere, Bergarako Elorregi auzoa tartean. Bero galanta egin zuen atzo, baina lasaiago dator gaurkoa: tenperatura maximoek nabarmen egingo dute behera –Arrasaten, esaterako, 24 gradu espero dira gehienez– eta, horrenbestez, bertan behera utzi dute atzo indarrean egondako abisu horia ere.

Euskalmeten arabera, gaurkoaren antzera jarraituko du bihar: haizeak ipar ukitua izango du eta tenperaturak behera egiten jarraituko du. Eguenean, ordea, tenperatura maximoak goranzko bidean jarriko dira berriz; eta egubakoitzean, bero handia gure artean izango da atzera ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak