Bergarako San Martzial, erromeria egunaren biharamunean

Poltsak, botilak, edalontziak, platerak... denetarik zegoen botata .

Itxura honetan aurkitu zuen San Martzialgo zelaia, atzo arratsaldean, astelehena, erromeria eguneko gauzak –mahaia eta beste– erretiratzera joandako herritar talde batek. "Begira ze panorama aurkitu dugun gure ondokoen mahaian. Ondo dago primeran pasatzea, baina ez gara zikinak izan behar. Lotsa ematen zuen inguruak", adierazi dute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.