Eibarrek lagunartekoa jokatuko du hilaren 24an Agorrosinen

Julen Iriondo 2015eko uztailaren 6a

Eibarrek Lehen Mailako talde gisa iaz egindako lehen entrenamenduko argazkia, Agorrosinen.

Talde armaginak hainbat norgehiagoka jokatuko ditu uztailean denboraldi berrirako prestaketa gisa, eta horietako bat Bergaran izango da. Jose Luis Mendilibarren taldeak Real Union izango du aurkari hilaren 24an, 19:00etan.

Lehenengo Mailako talde bilakatuta, iaz ere jokatu zuen Eibarrek Agorrosinen. Abuztu hasieran izan zen, Santanderko Racingen kontra. 2-1 irabazi zuten armaginek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak