Aurreko deialdira eskaintza bekarra aurkeztu zen, baina baztertu egin zen eta hutsik geratu zen deialdia. Izan ere, aurkeztutako proposamena aztertzeko sortu zen batzordeak ez zuen egoki ikusi. "Ez zituen gutxieneko teknikoak betetzen" adituen batzordearen ustez. Eta iritzi hori aintzat hartuta deialdia hutsik utzi eta beste deialdi bat egitea erabaki zuen Mankomunitateak, oraingoan ere, kopurua handituta.
Proiektu teknikoak %70eko balioa dauka lehiaketan eta beste %30 proposamen ekonomikoari dagokio.
Proiektu teknikoa honela banatuta:
- Proiektuaren egokitzapena Baldintza Agiri Teknikoan jasotako helburuetara: 30 puntu.
- Proposatutako egutegia eta jarduerak: 25 puntu.
- Proposatutako promozio eta komunikazio jarduerak eta baliabide pertsonalak: 15 puntu.
Oraingo barikuan jakingo da proposamenik aurkezten den ala ez eta Mankomunitateko gobernu batzordeak datorren astean hartuko du erabakia seguruen. Asmoa da urriko azken asteburuan, 23, 24 eta 25ean, Mundumira zena ordezkatuko duen jaialdia Bergara antolatzea. Deialdiaren helburua da jai hori antolatuko duen enpresari esleitzea lanak eta jaiaren beraren izena aukeratzea eta, hurrengo urteetan ere antolatzeko, jai horren marka Debagoieneko mankomunitateak erregistratzea.