San Martzialeko erromeria domekan

Julen Iriondo 2015ko uzt. 3a, 13:11
San Martzialeko erromeriako unerik kuttunena, eguerdiko dantza saioa, belardian.

Martitzena izan da aurten San Martzial eguna, baina domekarako geratzen da egitarauaren zatirik potoloena, San Martzialen. Dultzaineroek, trikitilariek, txistulariek eta txarangak alaituko dute giroa goizean goizetik. 10:00etan, San Martzialera igoera gurdiarekin, eta 11:00etan meza izango da.

Amaia Agirre eta Jokin Uranga bertsotan arituko dira 12:00etatik aurrera, eta ohiko aurreskua egingo dute ondoren; kantina ondoan, berriz, abesti herrikoiak.

Arratsaldean, jolasak, herri kirolak, irrintzi txapelketa, laket taldearen erromeria, Larrain-dantza... ohiko festa giroa izango da hurrengo domekan. 21:00etan jaitsiera hasi eta San Martin plazan bukatuko da.

Erromeriarako autobusa egongo da; zirkulaziorako itxita egongo da bidea, 10:00etatik 11:00etara eta 21:00etatik 22:00etara.

Bezperan, zapatuan, buruhandi eta erraldoien kalejira izango da 18:30ean hasita.

Egitaraua

Uztailak 4, zapatua:

  • 18:30 Buruhandi eta erraldoien kalejira, Udal Txistulari Bandak lagunduta, erdiguneko kaleetan zehar.

Uztailak 5, domeka. San Martzialgo erromeria

  • 09:30 Alborada Lizarrako dultzainariekin, Zumarragako trikitilariekin, Bergarako Udal Txistulari Bandarekin eta Incansables txarangarekin.
  • 10:00 San Martzialera igoera gurdiarekin.
  • 11:00 Meza nagusia
  • 12:00 Bertso jarduna Amaia Agirre eta Jokin Uranga bertsolariekin.
  • Ondoren, aurreskua eta gero Lizarrako gaiteroak eta Zumarragako trikitilariak. Segidan, abesti herrikoiak kantina ondoan.
  • 15:30 Umeentzako eta gaztetxoentzako jolasak eta herri kirolak
  • 17:00 Herri kirolak: Sokatira eta txingak (izen ematea 16:15ean). Tartean, irrintzi txapelketa.
  • 18:00 Erromeria Laket taldearekin
  • 19:30 Incansables txarangaren eta Zumarragako trikitilarien saioa. Ondoren, Lizarrako larrain-dantza dultzainariekin.
  • 21:00 Jaitsierako txupinazoa txistulariekin, dultzainariekin, trikitilariekin eta txarangarekin. Bidean, Askatzun eta Santa Marinan, geldialdia egingo da fandangoa eta arin-arina dantzatzeko. San Martin plazan bukatuko da jaitsiera, Incansables txarangaren emanaldiarekin.
  • Egun osoan zehar San Martzialgo bolatokia zabalik egongo da.

Mahai eta aulkien alokairua

  • Mahaiak eta aulkiak hartzeko tokia, eguna eta orduak: uztailak 4, zapatua, 17:00etatik 20:00etara, San Martzialgo kanpako sarreran.
  • Mahaiak eta aulkiak entregatzeko tokia, eguna eta orduak: San Martzialgo erromeriaren ondoren (uztailak 5) mahaiak eta aulkiak jasotzeko puntu konkretu bat jarriko da San Martzialen.
  • Mahaiak eta aulkiak 18:30etik 21:30ak arte entregatu ahal izango dira.
  • Materiala entregatzen duenari Bergarako Udaleko seilua jarriko zaio.
  • Materialaren eskatzaile bakoitzak kultura etxean eskaera egiterakoan eman zitzaion orria eraman beharko du materiala entregatzerakoan, han jarriko diotelako seilua.
  • Alokatutako aulkiak eta mahaiak hartutako egoera berean eta 18:30etik 21:30era entregatzen ez dituenak ez du seilurik jasoko, eta ondorioz, fidantza galdu egingo du.
  • Gero Errotalde jauregian fidantza jasotzeko aukera izango du seilua duen orria entregatzen duenak.
Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak