Aldai-Egiako San Kristobal jaiak, eguenetik domekara

Julen Iriondo 2015ko uzt. 8a, 11:45

Eguenetik domekara ospatuko dituzte Aldai-Egia auzoan San Kristobal jaiak. Askotarikoak antolatu dituzte, eta baita modu berezian aurkeztu ere, ondorengo egitarauan.

Uztailak 9, eguena

22:00 Urteroko piñu sartzia kalimotxuak bedinkauta. Ondorenian, saiheskixa, sagardaua eta txokolatia danondako.... ON EGIN!.

Uztailak 10, barikua 

12:00 Urtean zehar nahikua meza entzun ez zabenentzat .......Meza Nagusixa egongo da. Honen ostean, auzoko jubilatuentzat luntxa izango dou ta auzoko traktore eta golda zaharren bedeinkapena....

Meza ondorenian, Bergarako soinujole gazte gaztiak izangoittugu aoiua auspua astintzeko gogoz. Gauian auzoko gaztiak eta ez hain gaztiak dianak...... Elvis Caino Bergarako Disko jartzailiakin dantzaldixa eukikou... asteburua berotze aldera eta jaixen nobedade bezela... beti zeoze berrixa jartzeko intenzinoz...

Uztailak 11, zapatua

23:00 Erromerixia Obaneuke taldian eskutik, erromerixa goizaldera arte eta gero Agrofesta!!....
DJ Garita Ritarekin.

Uztailak 12, domekia

12:00 Aurreko gabetik erretirau ez dienentzat ... Meza Nagusixa egongo da eta elizara jun nahi
ez dabenak txakolin freskua plazan...

Ondorenian, Auzoko jubilauentzat luncha izango dou. Eta eguerdi inguru horretan herri kirolak izango dittugu, Ernesto Bihurri-n eskutik eta Ostolaza harrijasotzailian eskutik..., eta trikitixa Bergarako trikiti eskolako gaztien aldetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak