Iraileko San Martin jaietan Bergarako Udalak bi txosna jarriko ditu, eta horien esplotazioa
adjudikatzeko eskariak egiteko epea zabalik dago.
Bi txosnen esplotazioaren adjudikazioa zozketa bidez egingo da, uztailaren 20an, 13:00etan
udaletxean.
Eskaera orriak eta baldintzen plegua udaletxeko idazkaritzan edo www.bergara.eus webgunean daude eskuragarri.
San Martin plazan kokatuko den txosna
Irailaren 12tik 16ra bitartean jarriko da txosna, plaza girotzeko asmoz. Halaber, irailaren 12an,
feria egunean, plaza girotzeaz gain, herriko hainbat harategik Bergarako odolosteak ezagutzera
emateko emango dituzten odolosteen pintxoak ere saldu beharko dira.
Muniben edo Ariznoa plazan kokatuko den txosna
Oraindik zehazteke badago ere kokapen zehatza (jakinarazpenarekin emango da ezagutzera
kokapen zehatza), txosna honen xedea feria egunean taloak banatzea da.