Helbideratutako erreziboak baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira irailaren 10ean.
Helbideratu gabeko erreziboak, berriz, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako baten egingo da ordainketa:
- Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik barikura, 08:30etik 13:30era, diruz edo txeke bidez.
- Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kiutxazainetan, banku elektronikoetan edota Udalaren zerbitzu telematikoen bidez, www.bergara.net helbidearen bitartez.
Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak eta, hala badagokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.