Eguenean hasiko dira San Kristobal jaiak Aldai-Egian

Monika Belastegi Aranzabal 2015eko uztailaren 6a

Autoa lorez apainduta San Kristobal egunean.

Eguen iluntzean hasiko dira jaiak, baina ekitaldi nagusiak egubakoitzetik domekara izango dira. Egubakoitz goizean, esaterako, bedeinkatuko ditu Jon Molina apaizak, ohi bezala, herritarrek bertaraimo eramandako ibilgailuak. Ikus egitaraua jarraian:

Uztailak 9, eguena

  • 22:00 Piñua jasoko dute urteko bezala. Ondoren, saiheskia, sargardaoa eta txokolatea.

Uztailak 10, barikua, San Kristobal Eguna

  • 12:00 Meza nagusia.
  • Ondoren, auzoko jubilatuentzat luncha eta ibilgailuen bedeinkatzea.
  • Ondoren, Bergarako soinujole gazteen emanaldia.
  • Iluntzean, Elvis Caino disko jartzailiakin dantzaldia.

Uztailak 11, zapatua

  • 23:00 Obaneuke taldearekin erromeria goizaldera arte eta gero agro-jaia. dj Garita Ritarekin.

Uztailak 12, domeka

  • 12:00 Meza nagusia.
  • Gero, auzoko jubilauentzat luncha.
  • Ondoren, herri kirolak: Ernesto Bihurrri-ren eskutik eta Ostolaza harrijasotzailearen eskutik. Trikitixa ere egongo da Bergarako trikiti eskolako gaztien aldetik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak