Ekimenaren helburua, parte-hartzaileek etxetik eramandako tresnak konpontzea da, hala gauzen berrerabilera bultzatuz eta kontsumo eredu ezberdin bat sustatuz.
Udaletik aurreratu dutenez, KafeKonpon egitasmoa zabaltzen ari da poliki-poliki eta partehartzaileak pozik daude. Esaterako, Donostia 2016 egitasmoak ekimen honekiko interesa azaldu du eta baita Sakanako birziklaketa laborategiak. Bi elkarteetako ordezkariak KafeKonpon egitasmoaren bultzatzaileekin egon dira proiektua euren inguruan martxan jartzeko.