Komertzioek uztailaren 1etik 15era bitartean eman ahal izango dute izena desfilean parte hartzeko. Diseinatzaileek, berriz, uztailaren 26ra arte.
Desfilea 10 arlotan banatuko, da aurreko urtean bezala: arropa, oinetakoak, haurren arropa, kirolak, lentzeria, estetika, osagarriak, optika, loradenda, argazki-denda eta ile-apaindegia.
Parte-hartzeko baldintzak hauek dira:
- Komertzio bakoitzak bere generoa aurkeztuko du.
- Denda bakoitza arduratu beharko da bere establezimenduaren izenean desfilatuko duten 4 pertsona aurkitzeaz.
- Komertzio bakoitzak zein baldintzetan parte hartu nahi duen erabakitzeko aukera izango du: modelo propioarekin edo laguntzaile moduan (beste komertzio bateko modeloen prestaketa egiten, osagarrien bidez).
- Bedelkarreko bazkideek 30 euro ordainduko beharko dituzte eta bazkide ez direnek, aldiz, 60€.
- Izena emateko epea komertzioentzat uztailaren 1etik 15era bitartekoa da eta diseinatzaileentzat, ordea, uztailaren 26ra artekoa. Ez dira izena emate berriak onartuko epez kanpo.
- Parte hartzeko eskaera orria bete, sinatu eta kaleko ordezkariari eraman behar zaio. Ordainketa ere izenemate orria aurkezten den momentu berean egin behar da.