Erabiltzaile asko, baina jarrera "ankerrak" ere bai, Bergarako kanpoko igerilekuetan

Eneko Azkarate 2015ko eka. 29a, 20:05

Iaz baino erabiltzaile gehiago izan ditu aurten Bergarako kanpoko igerilekuak orain arte. Batez beste, 1.200 sarrera zenbatu dira eguneko, ekainaren 12an ireki zutenetik. Ekainaren 22a, astelehena, izan da orain arte sarrera gehien izan dituen eguna: 2.164. Eguraldiak lagundu du, batez ere udan sartu ginenez geroztik, eta horrek eragin du igerilekuen erabileran. Halere, erabilera "anker" asko izan direla nabarmendu dute Udal Kirol Zerbitzutik.

"Datuak, eguraldia bezala, hobeak dira aurten, iaz baino" diote Udal Kirol Zerbitzutik. Halere, diote "horrenbeste" erabiltzaileren artean, iaz bezala, aurten ere "bizikidetza arazoak" antzeman dituztela. Izan ere, adierazi dutenez, erabiltzaile batzuek ez dituzte paper ontziak erabiltzen eta, ondorioz, "garbiketa lanak izugarri zailtzen" dira.



Horretaz gain, diote azken gauetan jendea sartzen ari dela kanpoko igerilekuetan. Esaterako, gaur, astelehena, goizean kanpoko paperontziak lurrera botata agertu dira, iturria errotik aterata eta komunetako kristal bat apurtu dute. "Ekintza hauek koste bat suposatzeaz gain, lan gehigarria eta zerbitzua modu egokian eman ahal izateko zailtasunak sortzen dizkigute" adierazi du Iñaki Ugarteburu Udal kirol teknikariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak