Bergarako artisten lanak Baionan ikusgai

Txomin Madina Milikua 2015ko eka. 28a, 19:16
Kortsarioen Galeriako eta Bearteko kideak atzo, Baionan. (Argazkia: Miguel Angel Elkoroberezibar)

Atzodanik ikusi daitezke Baionako Kortsarioen Galerian Bergarako Beart elkarteko artistek egindako margolanak. Erakusketaren irekieraren aitzakian, gainera, Lapurdiko hiriburuan egun pasa polita egin eta lapurtarrekin harremanak estutzeko aukera izan zuten bergararrek.

Duela bi hilabete inguru Baionako Kortsarioen Galeria elkarteko kideen lanak Bergarako Aroztegi aretoan ikusteko aukera izan ostean, atzoz geroztik Beart elkartekoen lanak dira Baionan erakusgai daudenak. Eta erakusketa inauguratzeko, Bergarako margolariez gain, Juanje Alberdi alkatea eta Iñaki Arregi eta Sabino Azkarate ere izan ziren Baionan.

Goizean erakusketa muntatzen ibili eta gero, denek batera bazkaldu eta Baionako udaletxera joan ziren. Han, Bergarako alkateak eta Baionako auzapezak, Jean-René Etchegarayk opariak trukatu zituzten, eta Baionako Udalari esker, Lapurdiko hiriburua ezagutzeko bisita gidatua egin zuten.

Bisitaren ostean Kortsarioen Galeriara itzuli ziren eta bi udaletako ordezkariek hitza hartu eta gero, zabalik geratu zen erakusketa. Bearteko 38 margolariren obrak daude ikusgai Baionan, artista bakoitzeko lan bat eta uztailaren 10era arte egongo dira bertan.

Erlazionatuak

Beartekoen lanak, Baionan ikusgai

Txomin Madina Milikua 2015 eka 28 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak