Hondarribiko blues jaialdirako berotzen

Txomin Madina Milikua 2015eko ekainaren 28a

Atzoko emanaldiko une bat.

Diablues & Bluecifer bikoteak, hau da, Asier Elortzak eta Mikel Etxeberriak, blues kontzertua eskaini zuten atzo Pol-Pol tabernaren gaineko balkoian. Hondarribian egiten duten blues jaialdian joko dute uztailean bergararrek, eta atzokoa ordurako prestatzeko emanaldia izan zen. Gitarrez, harmonikaz eta ahotsaz baliatuta, antzinako bluesa jotzen dute eta ildo beretik joan zen atzoko kontzertua ere, inguruko terrazetan zeuden entzuleen gozamenerako. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak