Bergarako Udal Musika Bandarentzat goiz okupatua izan du domeka honetakoa. Hala, eguna hasteko, 11:30ean herrian zehar kalejiran irten dira musikariak 'Artatse' doinua joaz. Horren ostean, uda parteko hainbat emanalditan egin ohi duten moduan, Espoloiko kioskoan eskaini dute kontzertua. Bertan, itzalpean adi adi zeuden entzuleentzat Loperen 'Dauder' eta Rossiniren 'Tancredi' piezak jo dituzte, besteak beste; baita bi bis ere: 'Mermelada de Clarinete' eta, berriz ere, 'Artatse'.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.