Batzarkideak auzoka aukeratuko dituzte: Asentzion bat; bi Azkunetan, Errekaldean, Goimendin, Mainddan, Parteittin eta Zabaletamendin; eta lau kalean. Jose Angel Mikeo izan da orain arte alkate.
Hautagai eta hautesle dira, berriz, Angiozarren erroldatuta dauden edo/eta bertan bizi diren 18 urtetik gorako denak.
Bozkatzeko ordutegiak izango dira: kalean, 10:00etatik 14:00etara; Goimendin, 11:00etatik 11:45era; eta Zabaletan, 12:00etatik 12:45era.
Angiozarko Batzarrak dituen lantaldeak dira: Talde eragilea; Azpiegiturak; Baso pista eta bideak; Kultura; eta Turismoa.