Zabalik dago izenematea udako kirol txapelketetarako

Julen Iriondo 2015ko eka. 26a, 09:28

DBHko eta batxilergoko neska-mutikoentzako txapelketak dira; frontenis txapelketa da bata, eta lauko saskibaloi txapelketa bestea.

Frontenis txapelketa –binakakoa– uztailaren 6tik 10era jokatuko da, Udal Pilotalekuan. Izena emateko epea eguaztenean bukatuko da, hilaren 1ean; 7 euro ordaindu behar dira bikoteko, kontu korronte bidez.

Saskibaloi txapelketa, berriz, uztailaren 13tik 17ra jokatuko da, Agorrosinen. Lau edo bost lagunek osa ahalko dute taldea, eta hilaren 7ra arte eman daiteke izena, 14 euroren truke –taldeak–.

Liga sistemara jokatuko dira txapelketak, eta bikote edo talde bakoitzak hiru partidu jokatuko ditu gutxienez. Izena Agorrosinen eman behar da, aipatutako epeetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak