Irakurzaletasuna bultzatzeko Jardunen astea izango da datorrena

Julen Iriondo 2015eko ekainaren 26a

Astelehenetik egubakoitzera izango da euskarazko irakurketa sustatzea helburu duen ekimena; eta, horren bidez, "euskararen erabilera gozagarria eta euskal literaturaren produkzioa" bultzatzea ere nahi du Jardunek.

Ekainaren 29tik uztailaren 5era Elkar Megadendan euskarazko liburuak erosten dituztenei, Jardunek itzuli egingo die ordaindutakoaren zati bat: %50 helduen literaturan; %30 gazteen literaturan; eta %15 haur literaturan –gehienez bi liburu pertsonako–. Itzulketa jasotzeko Jardunen egoitzara joan behar da erosketa txartelarekin; uztailaren 10ean bukatuko da epea.

Ipuin kontaketa eguenean

Haurrentzako ipuin kontaketa ere egongo da Agorrosinen, hilaren 2an, 17:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak