San Martzial: letania bihar eta erromeria domekan

Julen Iriondo 2015eko ekainaren 29a

Ohi bezala, hurrengo domekan, uztailak 5, ospatuko da San Martzialgo erromeria. Eguna bera, baina, ekainaren 30a da, eta bihar ere egongo da ospakizunik beraz.

07:00etan kanpaien jotzea Santa Marina parrokian; 07:30ean Santa Marinatik bertatik San Martzialera igoera, Letania errezatuz; ondoren, meza San Martzialen; eta, amaitzeko, txokolatea, San Joxepe erretiratuen elkarteak prestatuta.

Zapatuan, berriz, buruhandi eta erraldoien kalejira egongo da 18:30etik aurrera, Udal Txistulari Bandak lagunduta.

Eta domekarako geratzen da egitarauaren zatirik potoloena, San Martzialen. Dultzaineroek, trikitilariek, txistulariek eta txarangak alaituko dute giroa goizean goizetik. 10:00etan, San Martzialera igoera gurdiarekin, eta 11:00etan meza izango da.

Amaia Agirre eta Jokin Uranga bertsotan arituko dira 12:00etatik aurrera, eta ohiko aurreskua egingo dute ondoren; kantina ondoan, berriz, abesti herrikoiak.

Arratsaldean, jolasak, herri kirolak, irrintzi txapelketa, laket taldearen erromeria, Larrain-dantza... ohiko festa giroa izango da hurrengo domekan. 21:00etan jaitsiera hasi eta San Martin plazan bukatuko da.

Erromeriarako autobusa egongo da; zirkulaziorako itxita egongo da bidea, 10:00etatik 11:00etara eta 21:00etatik 22:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak