Angiozarko alkatea eta batzarkideak aukeratzeko hauteskundeak, domekan

Julen Iriondo 2015eko ekainaren 26a

Hamazazpi batzarkide eta alkatea aukeratuko dituzte domekan Angiozarren. Aukeraketa modu zuzenean egingo da, auzotar bakoitzak adieraziz bere proposamena. 

Batzarkideak auzoka aukeratuko dituzte: Asentzion bat; bi Azkunetan, Errekaldean, Goimendin, Mainddan, Parteittin eta Zabaletamendin; eta lau kalean. Jose Angel Mikeo izan da orain arte alkate.

Hautagai eta hautesle dira, berriz, Angiozarren erroldatuta dauden edo/eta bertan bizi diren 18 urtetik gorako denak.

Bozkatzeko ordutegiak izango dira: kalean, 10:00etatik 14:00etara; Goimendin, 11:00etatik 11:45era; eta Zabaletan, 12:00etatik 12:45era.

Angiozarko Batzarrak dituen lantaldeak dira: Talde eragilea; Azpiegiturak; Baso pista eta bideak; Kultura; eta Turismoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak