Gaur, eguena, eman ditu jakitera Udalak leiho eta balkoiak lorez eta landarez apaintzeko lehiaketaren bigarren edizioko irabazleak. Lehen saritua Elisabeth Gallastegi –Zabalotegi 4-1. ezk– izan da eta 400 euroko bonoa jasoko du sari gisa, herriko dendetan gastatzeko. Bigarren saritua, berriz, Julia Gonzalez izan da –Matxiategi 32-7b– eta 200 euroko bonoa jasoko du, herriko dendetan gastatzeko.
Originaltasuna, apainketaren kalitatea, loreen iraunkortasuna eta diseinu floristikoa izan ditu kontuan epaimahaiak saria erabakitzerako orduan.
Sari banaketa ekitaldia uztailaren 1ean, hileko lehen eguazteneko azokan, egingo dute Oxirondon, 18:30ean. Azoka, dena den, 18:00etan hasiko da eta ohi bezala, bertako produktuak egongo dira salgai. Horrekin guztiarekin batera, pintxo potea ere izango da Etxagi tabernaren eskutik. Haurrentzako Skratx antzerkia ere egongo da, 19:00etan.