Jaialdiko lehenengo partidua erakustaldi partidua izango da, eta bertan –30 tantotara– Ansa II.ak eta Otanok Barricarten eta Martirenaren kontra jokatuko dute. Eta ondoren jokatuko duten finaleko partiduan –40 tantora– Zeberio II.ak eta Jonek Utergaren eta Agirrezabalaren kontra neurtuko dituzte indarrak.