Bergarakoak gaur, eguaztena, izango du Caceresera joan aurretik azken konpromisoa, Tolosan lehiatuko delako taldekideekin batera, Jose Maria Anza memorialean (123 kilometro). Hala, Aristi izango da bakarra 23 urtez azpikoen taldean Tolosan lehiatuko dena, gainontzekoek indarrak gordeko dituztelako astebururako.
Espainiako Txapelketan, berriz, Euskadi EDP taldeko bederatzi ordezkari izango dira Caceresen. Batetik, Mikel Iturria, Illart Zuazubiskar, Egoitz Fernández eta Ander Plazaola errepideko lasterketa absolutoan izango dira, Madariagaren taldeko elastikoa defendatzen. 23 urtez azpiko kategorian, ostera, selekzioekin hartzen dute parte, eta hor, Aristik Euskadikoa jantziko du.