Bergarako artistak Baionan izango du izena erakusketak, eta Beartek Galerie des Corsaires elkartearekin duen harremanaren fruitua da. Talde biek elkarlanean eta Baionako udalaren laguntzarekin antolatu dute mostra. Inaugurazioa 18:30ean izango da.
Lehenago, apirilaren 30etik maiatzaren 17a bitartean, artista lapurtarren obrak egon ziren ikusgai Bergarako Aroztegi aretoan.