Autobusak 09:30etik 14:00ra bitartean ibiliko dira goizez, eta 16:00tik 20:30era arratsaldez. Oxirondo plazatik San Martzialera egingo dute joan etorria.
Egitaraua
- Ekainak 28, domeka:
12:00 Udal Musika Bandaren San Pedro bezperako kalejira.
12:30 Bandaren kontzertua Espoloian
- Ekainak 30, martitzena. San Martzial eguna:
07:00 Kanpaien jotzea Santa Marinan
07:30 Santa Marinatik San Martzialera igotzea, Letania errezatuz.
Ondoren, meza San Martzialen.
Bukaeran, txokolatea San Joxepe jubilatuen elkartekoen eskutik.
- Uztailak 4, zapatua:
18:30 Buruhandi eta erraldoien kalejira, Udal Txistulari Bandak lagunduta, erdiguneko kaleetan zehar.
- Uztailak 5, domeka. San Martzialgo erromeria
09:30 Alborada Lizarrako dultzainariekin, Zumarragako trikitilariekin, Bergarako Udal Txistulari Bandarekin eta Incansables txarangarekin.
10:00 San Martzialera igoera gurdiarekin.
11:00 Meza nagusia
12:00 Bertso jarduna Amaia Agirre eta Jokin Uranga bertsolariekin.
Ondoren, aurreskua eta gero Lizarrako gaiteroak eta Zumarragako trikitilariak. Segidan, abesti herrikoiak kantina ondoan.
15:30 Umeentzako eta gaztetxoentzako jolasak eta herri kirolak
17:00 Herri kirolak: Sokatira eta txingak (izen ematea 16:15ean). Tartean, irrintzi txapelketa.
18:00 Erromeria Laket taldearekin
19:30 Incansables txarangaren eta Zumarragako trikitilarien saioa. Ondoren, Lizarrako larrain-dantza dultzainariekin.
21:00 Jaitsierako txupinazoa txistulariekin, dultzainariekin, trikitilariekin eta txarangarekin. Bidean, Askatzun eta Santa Marinan, geldialdia egingo da fandangoa eta arin-arina dantzatzeko. San Martin plazan bukatuko da jaitsiera, Incansables txarangaren emanaldiarekin.
Egun osoan zehar San Martzialgo bolatokia zabalik egongo da.