Atzoko 06:25ean jaso zuen abisua Ertzaintzak, pabiloiko alarmak jo eta gero. Agenteak lekura joan eta barruan jendea zebilela ikusi zuten. Ustezko delitugileen autoa pabiloitik irten eta segika ibili eta gero, atxilotu egin zituzten bost gizonezkoak. Ibilgailuan ustezko delituarekin lotura izan dezaketen objektuak aurkitu zituzten: lantresnak, kableak, kobrezko konektoreak eta aluminiozko pieza bat. Bergarako epaitegiaren esku utziko dituzte gaur.