Udaberri txapelketako finalekin amaitu dute denboraldia Bergarako pilotari gaztetxoek

Julen Iriondo 2015eko ekainaren 20a

Atzo arratsaldean jokatu zituzten finaletan, partidu batzuk parekatuak eta politak atera ziren. Udal Pilotalekuko harmailetan giro polita egon zen, senide eta lagun, jendetxoa bildu baitzen neska-mutikoak animatzera. Gazte mailan, berriz, Balerdi bergararrak erraz irabazi zion Deba legazpiarrari Gipuzkoako Udaberri Txapelketako finalerdian, lau t'erdian, eta finala jokatuko du datorren asteburuan.

Hauek izan ziren Bergarako Udaberri Txapelketako finaletako emaitzak:

  • 1. Benjamin  D  O.Zubiaga-P.Lazkano / I.Agirrebeña-A.Etxabe 12-16
  • 2. Benjamin  C  O.Etxaniz-O.Uzin / A.Oregi-J.Unamuno 5-16
  • 3. Benjamin  B  I.Cabo-A.Lizarralde / A.Losada-M.Arrieta 11-16
  • 4. Benjamin  A  M.Larrañaga-M.Berrokal / J.Lazpiur-B.Arin 7-16
  • 5. Alebin       B  A.Pereira-I.Aldazabal / M.Bilbatua-I.Etxaniz 16-9
  • 6. Alebin       A  E.Aranburu-U.Zubizarreta / J.Larrañaga-A.Bolunburu 12-16
  • 7. Infantil          A.Roige-J.Mendizabal / J.Arriola-A.Macias 16-9
  • 8. Kadete          Nahia-Irene-Idoia-Maider 12-25 (Pala)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak