Bihar goizean, 10:00etan hasita, infantil eta kadete mailetako partiduak izango dira; arratsaldean, 16:00etan, junior, senior eta senior Elite Euskal Herria mailetakoenak; eta domeka goizean gainontzeko kategoria guztietako lehiak.
Giro polita
Ondoren, gauean, afaria egingo dute; iaz 90 lagun inguru elkartu ziren, eta, BKEtik azaldu dutenez, giro paregabea izaten dute. Horretaz gainera, bihar eta etzi puzgarriak egongo dira Munibe plazan eta txosnak ere jarriko dituzte San Martinen.
Sariak
Aurten ere, ez dira sari apartak faltako irabazleendako: senior Elite Euskal Herria mailako irabazleek 500 euro; seniorrek 100 eta lau pertsonendako bazkari edo afaria; juniorrek 200 euro; kadeteek 100: eta Debagoieneko infantilek, alebinek eta benjaminek 50. Eta, horretaz gainera, maila bakoitzeko bi talde onenek ere trofeoa eskuratuko dute.
Bestalde, bi sari berezi izango dira: batetik, senior Debagoiena, junior eta kadete mailetako debagoiendar onenei afaria oparituko diete, baldin eta irabazleak ez badira; bestetik, "jatorren" jokatzen duen taldeari ere trofeoa eta 100 euroko saria emango diote.
Laukoa uretan
Aurtengo nobedadea, aurreko asteburuan egindako lauko uretako txapelketa izan da. Arrakasta handia izan duela azaldu dute kirol elkartekoek: izan ere 48 haurrek parte hartu zuten.