22:30ean hasiko da jaialdia. Ohi bezala, suaren bueltan sorgin-dantza egingo dute, herriko txistularien musikaz lagunduta eta mozorro eta guzti.
San Juan gauarekin zerikusia duen ipuin bat kontatuko dute, eta udaletxeko balkoitik txotxongiloek bizia emango diote. Oxirondoko ludotekako umeen zenbait gurasoren laguntza izan dute ekintza hori antolatzeko. Bukatzeko, trikitilari eta pandero-joleek bizpahiru pieza jo eta abestuko dituzte.
Sorgin-dantzarako entsegua
Martitzenean, ekainak 23, sorgin-dantzan parte hartu nahi dutenentzat entsegua egingo dute gaztetxean arratsaldeko seietan. Nahi duenak Arrano tabernan eman dezake izena, baina apuntatu gabe ere edonor joan daiteke, Xaxautik azaldu dutenez. 23 gauean ahalik eta jende gehien biltzea nahi dute antolatzaileek.