San Juan auzoan jaiak ospatuko dituzte

Maite Txintxurreta 2015ko eka. 19a, 09:41

Jaietan egongo da bihartik aurrera Bergarako San Juan auzoa. Makal jasotzea, trikipoteoa eta auzo afaria egingo dituzte, eta arratsaldean zehar umeentzat jolasak izango dira eliza ondoko plazan. Hilaren 24a ere, San Juan eguna, ekintzaz beteta dator: meza, musika, lehiaketak... denetarik izango dute auzoan.

 

 

Honakoa da egitaraua:

  • Ekainak 20, zapatua:

17:00 Patinetan jolasak.

18:00 Umeentzako jolasak.

19:00 Makal jasotzea plazan.

20:00 Triki-poteoa.

22:00 Auzo afaria.

  • Ekainak 24, martitzena:

12:00 Meza. Ondoren, IV. lora sorta lehiaketa eta txorixoa eta salda.

12:15 Ortuko argazkien erakusketa.

12:30 Auzoko zaharrei omenaldia+trikitilariak.

13:00 V. Ortu txapelketako sari banaketa.

14:30 Jubilatuen bazkaria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak