Bergarako proba Euskadiko Txapelketarako puntuagarria da. Hain zuzen, txapelketako bigarren proba puntuagarria izango dela aitortu du antolaketa lanetan ibiltzeaz batera zapatuan moto gainera –iaz hirugarren izan zen beterano mailan– igoko den Asier Blazquezek: "Apirilean Burgosen lehiatu ginen, eta Bergarakoaren ostean hurrengo lasterketak uztailean izango dira, Karrantzan eta Espinosan. Eta, ondoren etorriko dira Espinosako eta Ereñoko lasterketaka.
Debagoieneko pilotuak
Blazquezek aurreikusten du guztira 80-90 pilotu batuko direla bihar Bergaran: "Kadete eta gazte mailako kategoriak, elitekoak, beteranoak eta klasikoak lehiatuko gara. Debagoienetik akaso norbait kanpoan utziko dut, baina Ibon Odriozola bergararra lehiatuko da gazte mailan, Jon Ander Gereta oñatiarra ere egongo da, eta baita Urtzi Markiegi bergararra ere. Eta horiekin batera, Dakarrean parte hartu duen Txomin Arana bizkaitarra ere lasterketan egongo da. Hala, oraindik ez digute baieztatu, baina seguruenik Espainiako txapeldun Ander Valentin ere motorrean ikusiko dugu".