Gazte Danbadako ekitaldian "gudariak omentzea" leporatzen diete auzipetuei, eta ondorioz "terrorismoa goratu" izana. Salegik, kazetari jardunean, estaldura informatiboa egin zion ekitaldiari, Topatu.info hedabidearentzat. Hala, Berria-k jakinarazi duenez, "kazetaritza mota guztien zilegitasuna" aldarrikatu zuen atzoko epaiketan Salegik eta horretarako "baldintza demokratikoak" beharrezkoak direla gogorarazi zuen.