Beste urtetako erreferentziei begira egon barik, erritmo konstante bat mantentzen saiatu naiz", adierazi zuen txapela jantzita. Bergarakoa oraingo asteburuan Segurako eta Mungiako lasterketetan egongo da, eta ekaineko azken asteburuan Espainiako selekzioaz lehiatuko da Caceresen: "Hori da orain momentuan daukadan helburu nagusia". Hala, Bergarakoak ez du etorkizunera begira larregi begiratu nahi, eta zurrumurruetatik urrunduta, datozen asteotan dituen lasterketetan egon gura du buru-belarri.