Niala magoaren ikuskizuna eta afaria izan zuten ospakizun jaian parte hartu zuten gaztetxoek. Afalostean, berriz, bingoa egin zuten, eta irabazleek gaztelekuak uztailerako antolatu dituen irteeretara joateko txartelak jaso zituzten opari. Egunean zehar laurogei gazte inguru bildu ziren Zabalotegiko egoitzan, eta giro ederrean ospatu zuten urteurrena.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.