Buru berri horiekin, aldi berean bi terminal txerta ditzake makinak, eta horrela, lan osoak denbora erdia hartzen du. Lazpiurrek azaltzen duenez, orain arte enpresak garatuta zeuzkan txertaketa-buruek ez zuten balio aldi berean bi terminal txertatzeko. Oraingo aurrerapenak prozesu osoa azkarrago egiteko aukera ematen du: lehen segundo baten lau edo bost terminal txertatzen baziren, orain zortzi edo hamar txertatzen dira.
Lazpiurrek denbora bat darama aurrerapen horretan lanean. Lehenengo bertsio bat erakutsi zuen Munichen egindako azoka baten, 2013ko azaroan. Maiatzean balioztatu du OEMPek, eta Lazpiur dagoeneko hasi da patente berria duten makinak saltzen.