Unai Iribar eta Nekane Gomez irabazle Bergarako erlojupekoan

Monika Belastegi Aranzabal 2015ko eka. 14a, 12:44
Irabazleak atzo podiumean.

Euriak lagundu ez zuen arren, ondo joan zen atzo, zapatua, Bergaran jokatutako 79. San Antonio Saria, aurtengoan erlojuaren kontrako Gipuzkoako txapelketa izan dena. 80 bat txirrindularik hartu zuten parte, gizon zein emakumezkoak.

Kadeteendako erlojuaren kontrako proba gutxi daudela eta, Lokatzak erronka horri aurre egin eta San Antonio Saria kadeteendako erlojuaren kontrako Gipuzkoako txapelketa bilakatu du aurten. Proba egin eta eguraldia kontran izan arren, ondo atera dela esan du, gainera, Jon Unamuno Lokatzako presidenteak. Era berean, eskerra ere eman nahi izan dizkie laguntzaile guztiei.

80 bat txirrindularik hartu zuten parte, gehienak gizonezkoak –bost emakumezko aritu ziren– eta 5,6 kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten Urteaga kalean hasi eta Espoloian bukatuz.

Gizonezkoetan azkarrena Limousin Cartonajes taldeko Unai Iribar izan zen eta emakumezkoetan, Caja Rural Bide Bideko Nekane Gomez

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak