Egun aparta igaro dute Bergarako Mariaren Lagundia Ikastolakoek

Goizean goizetik eguraldia lagun izan zuten, atzo, aterik eta berorik ez ikastolaren jaia ospatzeko. Goizeko 10:30ean Munibe plazatik kalejiran joan ziren ikastolara eta ondoren, ikastolako patioan kirol ekintza ugari, puzgarri, bestelako lehiaketa, tailer, ikasleen erakustaldi, postu, ortuko bisita eta bertako produktuen zozketa izan zituzten, besteak beste. 

Eguerdian, 320 lagun inguruko bazkaria izan zuten, eta bazkal ostean berriz, eguraldia majo kaskartua ordurako, dantzaldia izan zen ikasleentzat. Jaiari amaiera emateko, egubakoitzean jaitsi zen Lagunditxoren igoera izan zuten. Hori bai, datorren urtean ere bueltatuko dela ziurtatu zien ikasleei alde egin aurretik.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.