Barikuan jokatu ziren, era berean, hirugarren eta laugarren postuak: Humberto eta Gallase 22, Artola eta Altuna 8 izan zen emaitza.
Guztira herriko 40 bikotek hartu dute parte txapelketan, 79 gizonezkok eta emakumezko batek eta antolatzaileek aurreratu dutenez, kirol zein kultura ekitaldi gehiago antolatzen jarraituko dute: "Artatse taberna soila baino zerbait gehiago izatea nahi dugu, herriarendako gauzak egin nahi ditugu", esan dute. Baina bada beste arrazoi bat ere: "Taberna ixteko arriskuan dagoenez, herriko taberna askoren moduan, horren kontrako mezua ere zabaldu nahi dugu".
Dagoeneko badute martxan bete txapelketa bat, nesken frontenis txapelketa, hain zuzen, eta 24 bikotek dihardute.